XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...); ez da aski, diote, epistemologiako galdekizun hau azkatzeko.
Usteak erdia ustel
, dio esaera zaharrak.
Auzi honen erabidea ez da, Sartre`ren irizpidez, gizabakoitzak duen konortearen eremu mugatuan akitzen, beste Gizakiengandik isegitako jakingarria da-eta.
Zera esan gura du Sartre`k: nik ez dut neure bururik ziurki ta osorik hautematen, beste Gizakieri buruz naizelakoan baizen.
Ta beste Gizaki hook ere, batipat, beuren bururik ez dute hautematen
Hau da, Ni-neuk Besteok, eta Besteok Ni-neu aurrez
Beraz, Nik eta Besteok batera ezagutzen dugu elkarren Izatea: Ni-neuk Besteok eta Besteok Ni-neu.
Horrenbesteren argibidea eskatzen ba`duzu, honela erantzungo dizu Sartre`k: Ni-neu izatekotan, Besteok Ni-Neu ba-naizela eta Ni-neu izaki naizela haintzat ematen duten heinean, horrenbestean bakarrik naiz Izate.
Horrezkeroz, Besteok Ni-neu ba-naizelakoan haintzat hartzen ba`naute, ba-naiz.
Baina Besteok nire izaterik haintzat hartu ez ba`lezate, Ni-neu ez nintzake Izate izango.
Berebat, Besteon izaterik Ni-neuk ere haintzat har ez ba`neza, beste hoiek ere ez lirake Izate izango.
Ni-neu eta Besteon arteko zubia, ba, horrela, eraikiko litzake, ta zubigintza horren iragantzeaz elkartuko gintzake Ni-neu ta Zu-zeu, bata bestearen Izatea ziurki ta ezpairik gabe jakiteko.
Honela dio Sartre`k: Nahitanahiezkoa da Bestea nire Izaterako
.
Horrenbestez, Besteok ditut nire Izatearen baldintzat.
Besteok
Ni-neu,
Euskal esaldia, horrezkeroz, ez litzake zuzen eta egoki honela esango: Ni naiz, bestela baizik: Ni natzaik, ni natzaizu, ni natzaio.
Eta, berebat, hi hatzait, zu zatzait, zuek zatzazkit, haiek zaizkit.
Edo, hobeto esan, ez da egoki ta hartarakotxea
Ukaldi batez baztertzen du horrela behin betikoz Sartre`k Descartes`en irakaspide neketsua ta asmagarria, dena ahalik eta gehien gutxiesten duela.
Ez da esaldi honen beharrik: gogaiera argitsua da
.
Eta beste honen beharrik ere: gogaiera argitsuan Jainkoaren Izatea ageri da
.
Descartes`en gogara, ba, maila edo urrats hoiek nahitaezko ta hutsezinak dira, Jainkoaren Izateraino igotzeko, ta Haren Izatea egiztatzeko.
Descartes`en iritzi hoiek alperrikakoak dira.
Bere auzi errexari Sartre`k